EGITUREN ZAHARBERRIKUNTZA

EGITURAK KONPONTZEA ETA INDARTZEA Bizkaian

Eraikinak birgaitzean alderdi delikatuenetako bat eraikinaren egitura konpondu eta indartzearekin lotutakoa da. Egitura birgaitzen den aldiro irtenbide teknikoa materialaren araberakoa izango da; hormigoizko, egurrezko edo metalezko egiturak izan daitezke.

Esku hartze konplexuak dira, eragin handikoak, eta egiturak birgaitzen espezializatutako enpresek egin behar dituzte. Horrez gain, enpresa horrek horrelako esku hartzeak estaltzen dituen asegurua ere eduki behar du; arkitekto batek gainbegiratuko ditu.

EGITURA MOTAK

Egiturak zaharberritzeko irtenbideak

Eraikin bakoitzak erantzun zehatza behar du. Insignian, irizpide teknikoen arabera eta patologien jakitun zaharberritzen ditugu fatxadak, beti-beti arkitekturako proiektua kontuan hartuta. Irtenbide horiek, hain zuzen ere, irauteko daude diseinatuta, ondo betearazten dira eta eraikin bakoitzaren benetako premien arabera daude egokituta.

HORMIGOIZKO EGITURAK BIRGAITZEA

Hormigoizko egiturak birgaitzeko lanak dira ohikoenak. Arazorik ohikoena hormigoiaren karbonatazioa da. Prozesu horrek korrosioa eragiten du egituraren armaduran, eta horrek azalerari kalte egiten dio.

Egituraren azaleran pitzadura txikiak agertzea da kalte honen lehenengo sintoma. Pitzadurak antzeman eta gure teknikariek diagnostikoa egin ondoren, kasuaren araberako irtenbiderik onena bilatuko da.

Hormigoizko egitura bat birgaitzeko eman beharreko urratsak

  • Kaltetutako hormigoia garbitzea.
  • Armadurak garbitzea eta pasibotzea.
  • Jatorrizko geometria birjartzea.
  • Egituraren azken babesa.

EGURREZKO EGITURAK BIRGAITZEA

Egurrezko egiturak birgaitu beharra hainbat arrazoirengatik gerta daiteke. Horrelako egiturak konpontzeko arrazoi nagusiak honako hauek dira: hezetasuna, eguzkiaren erradiazioa, tenperatura aldaketak…

Egiturak birgaitzean horrelako arazoak konpondu ahal izateko kaltea eragin zuten arrazoiak hartu behar dira kontuan. Arazoa antzeman eta gero, egituran irtenbiderik aproposena planteatuko da, eta, horren ondoren, balizko prebentzio neurriak aztertuko dira, egituraren iraunkortasuna luzatzeko.

Guk egurrezko egitura baten edozein arazo konpon dezagu, kasu bakoitzean sistemarik egokiena aplikatuz. Adibidez, kaltea toki zehatz batean badago, inguru hori indartu dezakegu epoxi erretxina armatuko protesiarekin, beira zuntzekin indartutako polimero barrekin. Kaltea handiagoa izanez gero, indartzaile metalikoak aplikatuko ditugu kaltetutako zonan eta, azkenik, egiturak kalte larria badu, orduan kaltetuta dagoen zatia zur laminatu edo metalez ordeztuko dugu, betiere aurretik egin beharreko proiektua jarraituz.

Egitura bat birgaitzeko beste aukera bat hainbat materialekin indartzea da. Karbono zuntza eta altzairua oso produktu erabiliak dira.

EGITURAK KARBONO ZUNTZEZ INDARTZEA

Karbono zuntza zuntz sintetiko bat da, eta altzairuaren antzeko ezaugarriak ditu. Metal horri dagokionez duen desberdintasuna da egurra edo plastikoa bezain arina dela, eta inpaktuaren aurrean erresistentzia handiagoa duela. Hala, oso material erabilia da egitura jakin bat indartu nahi dugunean karbono zuntzarekin indartzea.

Indartu beharreko egitura elementuaren sekzioa handitu nahi ez denean erabiltzen dugu teknika hau.

Karbono zuntzekin indartzearen abantailak.

  • Indartzeko pisua murriztea.
  • Konponketa lanak egiten diren bitartean ez da zurkaiztu behar.
  • Kanpo eragileen aurrean erresistentzia handia
  • Isolamendu termikoko gaitasun handia.
  • Hormigoizko eta metalezko euskarriei aplikagarria.

EGITURA ALTZAIRUZ INDARTZEA

Bestalde, egitura altzairuz indartzea irtenbide merke eta azkarra da egiturak konpontzeko. Beharrezko piezak neurrira egiten dira, ondoren soldatzaile profesionalek instalatzeko; horrek zerbitzuaren kalitatea eta erabateko profesionaltasuna bermatzen du.

Noiz erabiltzen dira altzairuzko konponbideak egiturak birgaitzean?

Oro har, egiturak birgaitzeko enpresek horrelako arazoak konpontzeko aplikatzen dute altzairua:

  1. Egurrezko elementuak ordeztea, hirigintza arauak horretarako aukera ematen duenean.
  2. Kaltetutako egitura elementuak ordeztea, eta bateragarriak izatea.
  3. Indartzeko forjatua.
  4. Habe eta zutabeak indartzea.

Jarduketarik egin behar duzu zeure eraikinaren egituran?

Zure eraikinak egiturazko kalterik badauka (forjatuak, habeak, zutabeak edo hormigoizko elementuak) edo proiektuan zehaztutako jarduketaren bat egin behar bada, irizpide teknikoen arabera eta ahalik eta zehaztasun handienaz betearazten dugu obra.

Fase bakoitzaren plangintza egiten dugu, geure taldea koordinatzen dugu eta, beti-beti, arkitekturako edo ingeniaritzako proiektupean lan egiten dugu, segurtasuna zein egonkortasuna bermatzeko, modu antolatuan betearazteko eta bat-batekotasunik eta izu-ikararik ez sortzeko.

EGITUREN ZAHARBERRIKUNTZARI BURUZKO GALDE-ERANTZUNAK

Insigniaren erantzuna

Beharrezkoa izango da, eraikinaren egonkortasunean edo segurtasunean eragina duten kalteak agertzen direnean; esate baterako, pitzadura handiak, teilatu-zurajearen korrosioa, desitxuratutako forjatuak, hormigoiaren narriadura edo ikuskaritza teknikoan antzemandako arazoak.

Halakoetan, irtenbide egokia zein den zehazten duen proiektu teknikoan azaldu beharko da beti zein den garatu beharreko jarduketa.

Bai. Egiturazko jarduketetan, derrigorrezkoa da arkitekturako edo ingeniaritzako proiektua eta zuzendaritza fakultatiboa egitea.

Insignian, dokumentazio teknikoaren arabera baino ez dugu obra betearazten, inolako bat-batekotasunik gabe, irtenbidea segurua, behar bezalakoa eta iraunkorra dela bermatzeko.

Plangintza funtsezkoa da. Kasu bakoitza aztertzen dugu, eragozpenak murrizteko, eremu bateratuen babesa ziurtatzeko eta, ahal dela, eraikinaren ohiko erabilera bermatzeko.

Gure taldeak modu antolatu eta koordinatuan lan egiten du, eta fase bakoitzaren berri ematen du, obrak normaltasunez eta ezustekorik gabe aurrera egin dezan.

Forjatuetan, habeetan, zutabeetan, egiturazko hormetan eta hormigoi armatuzko elementuetan egiten ditugu jarduketak, eta, horretarako, indartzeko, konpontzeko edo ordezkatzeko teknikak ezartzen ditugu proiektu teknikoan azaldutakoaren arabera.

Jarduketa bakoitza eraikinaren benetako egoeraren eta eraikuntza-sistemaren arabera egokitzen da.

Proiektu teknikoa errespetatzen dugu, material egokiak darabiltzagu eta erkatutako betearazpen-prozesuak betetzen ditugu.

Horrez gain, jarduketa oso-osorik dokumentatzen dugu, eta kalitate-kontrolak egiten ditugu, irtenbidea adabakia barik urte luzez irauteko diseinatutako konponketa dela ziurtatzeko.

Refuerzo de estructuras Bizkaia

Contacta con Insignia

insignia@obrasinsignia.com

Scroll to Top