Eraikinen Birgaitzean Espezializatutako Enpresa

GURE IBILBIDEA 2012AN HASTEN DA

HASIERA BIRGAITZE ENPRESA GISA BIZKAIAN

Insignia Rehabilitación y Arquitectura enpresaren abentura 2012an hasi zen. Orduan krisi ekonomiko larria bizi genuen arren, eraikuntzaren eta eraikinen birgaitze teknikoaren sektorean bideari ekitea erabaki genuen, kalitate handiko zerbitzuak eskainiz Bizkaian fatxadak birgaitu eta eraikinak birgaitzeko enpresa modura.

Filosofia bakarra

Zergatik? Merkatuan lan filosofia atsegina zeukan birgaitze enpresa baten falta sentitzen genuelako, baita denboran iraungo zuten eta sektoreko enpresen ohiko gorabeherarik gabe egingo ziren obrak ere.

10 URTETIK GORAKO BIKAINTASUNA ERAIKINEN ERREHABILITAZIOAN

Helburu horrekin hamar urte daramatzagu sektorean, profesionalen lantalde handiarekin, obrako langile eta teknikarien artean; 500 bezerorentzat egin dute lan, eta 600 obratik gora egin dituzte, besteak beste, enpresa balio hauek jarraituz:

  • Erantzukizuna
  • Zintzotasuna
  • Etengabe ikastea
  • Gure prozesuen kalitatea

ETORKIZUNARI BEGIRA

Balio horiei esker obra efizienteak egiten ditugu, baliabideak hobetuz eta bezeroa pozik eta gogobeteta geratzea lortuz.

Gure etorkizuna? Gure lanaz egunero harro egoten jarraitzea. Bizkaian kalitate handiko eraikinak eta fatxadak birgaitzeko sektorean hiru enpresa erreferenteetako bat izatera iristeko helburu bakarrarekin, bezeroari arreta berezia eman eta bezeroen % 95 pozik egoteari esker.

Amaya Alonso

Insigniaren atzean dagoen zuzendaritza teknikoa

Amaya Alonso Asla

Sortzailea eta Zuzendari Nagusia

Amaya Alonso Meatzeetako Ingeniari Teknikoa da UPV/EHU-n tituluduna, Euskal Autonomia Erkidegoan elkargokidea, instalazioetan espezializatua eta Lan Arriskuen Prebentzioan Masterra duena. Bere profil teknikoa enpresa- eta finantza-zuzendaritzako prestakuntzarekin osatzen du, ikuspegi estrategikoa eta kontrol ekonomikoa proiektu bakoitzaren kudeaketan integratuz.

2004an hasi zuen bere ibilbide profesionala eraikuntza sektorean, ekoizpen- eta azterlan ekonomikoetako eginkizunak garatuz. 2012an Insignia Rehabilitación y Arquitectura sortu zuen helburu argi batekin: enpresa eraikinen, egituren eta estalki- eta fatxada-sistemen birgaitze teknikoan espezializatzea, prozesu zorrotzekin eta talde propioarekin lan eginez.

Sortu zenetik, Insigniak:

  • 600 obra baino gehiago gauzatu ditu Bizkaian.
  • 500 bezero baino gehiagorentzat lan egin du, erkidego, industria eta administrazio publikoaren artean.
  • 2025ean 5 milioi eurotik gorako fakturazioa gainditu du.
  • 20 profesionaletik gorako lantalde egonkorra finkatu du plantillan.

Zuzendari nagusi gisa, bere erantzukizuna da esku-hartze bakoitzak honako hauek uztartzea bermatzea:

  • Konponbide tekniko zorrotza eta iraunkorra.
  • Plangintza ekonomiko zehatza, desbideratzeak saihesteko.
  • Exekuzioa talde propioarekin eta prozesu dokumentatuekin.
  • Gardentasuna eta jarraipen etengabea obra osoan zehar.

Insigniak ulertzen du bere bezeroek ez dutela soilik eraikuntza-enpresa bat bilatzen. Arazoa behin betiko konpontzea, epeak eta aurrekontua betetzea, ziurgabetasuna murriztea eta hasieratik amaierara erantzukizun teknikoa bere gain hartuko duen taldea izatea bilatzen dute.

Ikusi profil profesionala:

GURE BERRIKUNTZAREN AITORPENA

Gure ibilbide eta konpromisoari esker, 2016an Enpresa Berritzaileari ABIATU 2016 Saria jaso genuen, Bizkaiko Foru Aldundiak eta UPV/EHUk emandakoa. Garaikur hark mugarria jarri zuen Insignian eta, horri esker, fatxadak birgaitzen espezializatutako enpresa gisa finkatu gara, profil teknikoarekin eta gure lanetan aplikatzen ditugun arkitektura eta ingeniaritza balioekin.

Enpresa Berritzailearen 2016ko ABIATU Saria

2016an, Insigniak Bizkaiko Foru Aldundiak eta EHUk emandako Enpresa Berritzailearen ABIATU Saria jaso zuen, eraikinen zaharberrikuntzan ezartzen dugun ikuspegi berritzailea aitortzeko.

Sari horrek balioa eman zion proiektu konplexuei begirada tekniko aurreratuaren bidez aurre egiteko daukagun gaitasunari, arkitektura zein ingeniaritza uztartzen ditugulako Bizkaiko fatxaden eta eraikinen zaharberrikuntzan ezarritako irtenbide berritzaileekin.

Aitortzatik haratago, Abiatu Saria bultzada handia izan zen, etengabeko hobekuntzan berrikuntzaren aldeko apustua egiten jarraitzeko eta geure lana hobeto, zehaztasun teknikoz nahiz etorkizuneko ikuspegiaz egiteko modu berriak etengabe bilatzeko.

Kudeaketa Aurreratuaren 2025eko Diploma

2025ean, Insigniak EUSKALITek Innobideak-Kudeabide programaren barruan emandako Kudeaketa Aurreratuaren Diploma jaso du, gure kudeaketa-eredua aitortzeko.

Diploma horrek honako honexetan oinarritutako kudeaketa-sistema sendoa egiaztatzen du: etengabeko hobekuntza, plangintza estrategikoa, pertsonen inplikazioa eta bezeroentzako orientazioa. Hori dela eta, beste aurrerapauso bat eman dugu gero eta proiektu konplexuagoei berme osoz aurre egiteko prest eta ondo antolatuta dagoen enpresa gardena eratzeko daukagun konpromisoan.

Guretzat, kudeaketa ez da berezko helburua, honako hauxe ziurtatzeko funtsezko tresna baizik: obren kalitatea, hartutako konpromisoen betearazpena eta urteen joan-etorrian gure bezeroek daukaten lasaitasuna.

Zergatik garen erreferentea Bizkaiko eraikinen zaharberrikuntzan

Abantaila lehiakorrak

Enpresa adituarekin lan egitea zeinen abantailatsua den ikusi

Espezializazioak

Eraikinen eta fatxaden zaharberrikuntzan aditua den enpresa

Segurtasuna

Legezko arauen eta arriskuen prebentzioari buruzko arauen betearazpena

Finantzaketa

Obra gurekin finantzatzeko aukera eskaintzen dizugu

Izapidetzeak, dirulaguntzak

Zure erkidegoarentzako dirulaguntzei buruzko informazioa eskaintzen dizugu

Insignian, ikuspegi integralaren bidez zaharberritzen ditugu eraikinak: espezializazio teknikoa, segurtasuna, finantzaketa eta izapideetarako laguntza bateratzen ditugu, proiektu bakoitzak irizpide egokien arabera eta izu-ikararik gabe aurrera egin dezan. Hona hemen gure lan-egikera zehazten duten zutabeak, haiei esker irtenbide iraunkorrak eskaintzen ditugulako fatxadetan, egituretan, estalkietan eta irisgarritasunean, beti-beti ikuspegi argia kontuan hartuta: prozesu osoan emandako kalitatea, ordena eta lasaitasuna.

ABANTAILA LEHIAKORRAK

ZERGATIK IZAN BEHAR DUGU ERAIKINAK BIRGAITZEKO ZEURE ENPRESA?

Birgaitze lanetan espezializatutako enpresa garen aldetik, hainbat esparru biltzen ditugu, besteak beste, honako hauek nabarmendu behar ditugu: fatxadak birgaitzea Bizkaian, eta egiturak eta eraikinak birgaitzea.

Betiere gure lan guztietan efizientzia energetikoa eta diseinua hobetuz. Zure obra Insigniaren esku uzten baduzu, mota honetako proiektuetan alderdi erabakigarriak zainduko dituen enpresa bat izatea ziurtatuko duzu, baita araudi legal eta tekniko guztiak betetzea ere.

  • Arkitektura eta ingeniaritzako trebetasunak batzen ditugu, eta, hala, lortzen dugun emaitza aldi berean estetikoa eta funtzionala da.

  • Gure plantillako langile teknikariek haien esperientzia eta ezagutza eskainiko dizkizute zu eta geu zoriontsu egiteko erreforma egitea lor dezagun.
  • Getxon daukagun bulegora bisitan etor zaitezke, eta aurrez aurre hartuko zaitugu bertan; ona da erreferentziazko leku bat edukitzea, han beti aurkituko gaituzu.
  • Gure etengabeko prestakuntzako programari esker egunean gaude materialen aurrerapenean, eta hobeto funtzionatzen duten edo espero bezala funtzionatzen ez duten sistemen berri izaten lehenak gara; hala, merkatuan eskura dauden teknologiarik berrienak eta onenak eskaini ahal dizkizugu.
  • Bilbon 120m2-ko biltegia daukagu, eta, horri esker, zure eraikinera azkarrago iritsi ahal izateko banaketa puntua bermatuta daukagu.
  • Orain lantzen ari garen ISO 9001 ziurtagiriari esker, bermatu nahi dizugu gure prozesuak jasangarriak direla, eta kanpo entitate ziurtatu batek auditatuko ditu; hala, kontrolatutako prozesuek ematen duten lasaitasuna eskainiko dizugu, ezusteko edo sorpresa desatseginak saihestuz.
  • Zure obra finantzatzeko aukera ere ematen dizugu, hiru hilabetetik hasi eta lau urtera arte finantzatuz; hala, zure hileroko aurrekontura egokitutako kopurua ordaindu ahal izango duzu hilero-hilero; beharrezko dokumentazioa geuk kudeatuko dugu.
  • Erantzukizun zibileko asegurua daukagu, ezbehar bakoitzeko 900.000 euroko kalte-ordain mugarekin; hala, lasai egongo zara eta zure ondarea salbu egongo da lanak egitean hirugarrenei kalteren bat eraginez gero.
  • Eusko Jaurlaritzako Kontsumoko Arbitraje Zerbitzuan inskribatuta gaude, edozein desadostasun erreklamatzeko aukera izan dezazun doako arbitraje sistema erabiliz.
  •  

ESPEZIALIZAZIOAK

Zergatik izan behar gara zure enpresa eraikinak zaharberritzeko orduan?

Insignia Rehabilitación y Arquitectura eraikinak birgaitzeko sektorean ibilbide bikaina duen enpresa da. Gure esfortzu guztiak bezeroarengana orientatzen ditugu, eta laguntza teknikoa zein pertsonalizatua eskaintzen diogu, fatxada edo eraikina birgaitzean zein igogailuak instalatzean emaitzak adostutako epean bermatuz.

Azterketa bat prestatzen dugu txosten idatzi bat aurkezteko; txosten horretan arazoa identifikatzen dugu, eta irtenbiderik onena eta horretarako epeak aurkezten ditugu.

SEGURTASUNA

SEGURTASUNA GURE ARKITEKTURA ETA BIRGAITZE PROIEKTUETAN

Gurean, Insignia Rehabilitación y Arquitectura enpresan, fatxada eta eraikinen birgaitze eta arkitektura proiektu guztietan indarrean dagoen araudia betetzeko bermea eskaintzea da gure balio gehigarrietako bat.

Prozesu bakoitzerako ezarritako segurtasun egiaztapen eta betekizun guztiak betetzen ditugu, obran gerta daitezkeen edozein motatako istripuak saihesteko, edo, gertatuz gero, gure langile zein bezeroek beharrezko babesa izateko.

Hala, Insigniatik segurtasuna ziurtatzen duten zenbait egiaztagiri ditugu, besteak beste, honako hauek:

  • Erantzukizun zibileko asegurua, ezbehar bakoitzeko 900.000 euroko kalte-ordainaren mugarekin, lasai egon zaitezen eta zure ondarea salbu egon dadin lanak egitean hirugarrenei kalteren bat eraginez gero.
  • Prebentzio Zerbitzua daukagu, ASEM enpresarekin kontratatuta.
  • Datuen Babeserako Lege Organikoa zorrotz aplikatzen dugu, eta zure datu pertsonalei tratamendu konfidentziala ematen diegu.
  • Eusko Jaurlaritzako Kontsumo eta Arbitrajearekin bat egin dugu, edozein desadostasun erreklamatzeko aukera izan dezazun, erabat doakoa den arbitraje sistema bat erabiliz.
  • Erreklamazio liburu bat ere badaukagu; gure bezeroek alegazioak idatzi ahalko dituzte bertan.

KALITATEA ETA INGURUMENA

ISO9001 ETA ISO14001 ZIURTAGIRIAK GURE OBRA ETA BIRGAITZEAK KUDEATZEAN

Gure enpresak beti izan du zerbitzuaren kalitatearekiko konpromisoa, baina, hala ere, etengabeko hobekuntzan sinesten dugu, kudeaketa metodo homogeneoagoak ezartzeko eta, hala, prozesuen gaineko kontrol handiagoarekin hazten jarraitu ahal izateko. Gaur egun, ISO9001 eta ISO 14001 ziurtagiriak dituen fatxadak birgaitzeko enpresa bakanetako bat gara Bizkaian. Gure prozesu guztiak lanak zuzen kudeatzen direla ziurtatzeko daude definituta, eta aldizka ikuskatzen dira; ISO Arauaren arabera Adokek ziurtatutako kudeaketa sistema daukagu.

KALITATE ETA INGURUMENEKO POLITIKA

INSIGNIAren gerentziak, gero eta lehiakorragoa den merkatuak eskatzen dituen ingurumen eta kalitateko beharrizanetara moldatuz, BIRGAITZE ETA ERREFORMEN zerbitzua etengabe hobetuz erantzuten dio erronkari, eta nazioarteko arauen arabera Kudeaketa Sistema Integratuaren betekizunak betetzeko erantzukizuna berariaz adierazten du: ISO 9001 eta ISO 14001 eta legedi aplikagarria.

Honako konpromiso hauek hartzen ditu:

✔️Jarduerak planifikatzea, jarduteko jarraibideak eta kontrolak ezarriz, eta alderdi guztien jarraipen zorrotza egitea, ingurumena babesteko laguntza eta kalitatearen oinarri modura.

✔️Saihestea, murriztea edo ezabatzea gure jarduerak ingurumenean eragiten dituen aurkako alderdiak, beharrezko neurriak hartzea eta erakundearen giza baliabideak eta baliabide materialak ematea, ingurumenarekiko jokabide jasangarria izate aldera.

✔️Jarduera guztiak egin eta kudeatzea segurtasunez, langile guztien osasunean eta segurtasunean arrisku oro saihesteko.

✔️Betetzea bezeroaren betekizunak, alde interesdunenak, lege eta araudi aplikagarrienak eta gure borondatez geure gain hartuko ditugun beste betekizun batzuk, gure zerbitzuen kalitateari eta ingurumen alderdiei lotutakoak.

✔️Bultzatzea beharrezko hobekuntza ekintzak ezarritako helburuak lortzeko eta, horrekin, Kudeaketa Sistema Integratuaren eraginkortasuna etengabe hobetzeko.

✔️Komunikatzea eta informatzea erakundeko pertsona guztien beharrezko parte hartze eta kolaborazioaz, maila guztietan, helburuak lortzeko eta Kudeaketa Sistema zuzen garatzeko.

✔️Berrikustea Kudeaketa Sistema Integratua aldizka, politika hau barne, gure beharrizanetarako egokia eta eraginkorra dela egiaztatzeko.

✔️Ziurtatzea Kalitatea eta Ingurumena Kudeatzeko Politika erakundean lan egiten duten langile guztiek ulertu eta onartzen dutela, eta gure Kudeaketa Sistemaren oinarrizko printzipioak ezagutu nahi dituen pertsona, erakunde edo entitate ororen esku dagoela.

✔️Prestakuntza ematea langile guztiei, beharrezko teknika, gaitasun eta ezagutzei buruzkoa, bermatzeko gure Kudeaketa Integratuko Eskuliburuan adierazitako guztia zuzen betetzen dela, eta merkatuari erantzun eraginkor eta lehiakorra eskaintzea.

Kudeaketa Politika hau INSIGNIAKO plantillako kide guztiek onartu behar dute, eta politika honen printzipioak nahitaez bete behar dira.

Gerentzia, 2021eko maiatza

FINANTZAKETA

FINANTZATU ITZAZU ERREFORMA ETA BIRGAITZE LANAK INSIGNIAREKIN

Auzokideen erkidegoetan egiten diren obra ohikoenetako batzuk fatxaden erreforma eta isolamendua, egiturak birgaitzea, estalkiak iragazgaiztea edo igogailu bat zero kotara jaistea izaten dira. Oro har, erreforma horiek ez dira egiten auzokideek poltsikoak beteta dituztenean; aitzitik, justu kontrakoa gertatu ohi da.

Gurean, Insignia Rehabilitación y Arquitectura enpresan, zure obra finantzatzeko aukera ematen dizugu, zure hileroko aurrekontura egokitutako kopurua ordaindu ahal izateko hilero-hilero; beharrezko dokumentazioa geuk kudeatuko dugu.

NOLAKOA DA GURE FINANTZAKETA?

Insignian finantzatzeko aukera ematen dizugu. Hala, birgaitze lanaren ordainketa geroratu ahalko duzu, 3 hilabetetik 4 urtera arteko tarte batera; kuotei dagokienez, 300 eurotik 18.000 euroko kopurura artekoak izan daitezke.

Aurrerantzean ez duzu bankura joan beharko fatxada birgaitzeko edo zure atariko oztopo arkitektonikoak ezabatu ahal izateko kreditu bat eskatzera. Banku bulego batera joan beharrik gabe, eta zentro baimentzailearen adostasuna lortu ondoren, gure langileei geroratzea eskatu besterik ez duzu egin beharko; 24 orduko epean baieztapena jasoko duzu.

Hain zuzen ere, Bizkaian 130 m2-ko estalki bat birgaitu nahi baduzu, isolamendu termikoa gehituz eta hezetasunak konponduz. Erreforma lau hilabetean finantzatuko da, obra hasten denetik bertatik.

4 Urte

3 hiletik 4 urtera arteko finantzaketa

300€/ Hilean

Kuotak 300 eurotik 18.000 eurora arte hileko

IZAPIDETZEA ETA DIRULAGUNTZAK

BIRGAITZE LANAK ETA ERREFORMAK EGITEKO DIRULAGUNTZAK

Bizkaian higiezinen parkea, oro har, nahiko zaharra denez, Eusko Jaurlaritzak, Etxebide Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuaren bidez, zenbait laguntza eskaintzen dizkie auzokideen erkidego eta partikularrei eraikinak birgaitzeko.

Egin beharreko erreformaren arabera dirulaguntza ugari jaso ahal dituzu:

  • Isolamendu termikoa kanpotik (SATE).
  • Estalkiak iragazgaiztea.
  • Igogailu bat instalatuz oztopo arkitektonikoak ezabatzea.

Auzokideen erkidegoak betetzen baditu dirulaguntza ematen duen organoak zehaztutako betekizunak, orduan dirulaguntza ematea lor dezakezu. Hala, zure etxearen baldintzak hobetuko dituzu espero baino gastu txikiagoan.

Insignian laguntza eta dirulaguntzetan espezializatutako lantaldea daukagu gure bezeroei aholkularitza eta laguntza emateko, erreforma egiteko unean eskura dauzkaten laguntza guztiak lortu ahal izateko.

Tramitación de subvenciones

Eraikin bat birgaitu edo erreformatzeko zenbait lege betekizun bete behar dira. Egingo dugun obraren arabera baimen batzuk edo beste batzuk eskatu behar dira.

Lehenengo eta behin gure erreforma zertan datzan aztertu behar dugu, hau da, zer egingo dugun eta zein higiezin motatan egingo dugun. Betekizun horien arabera aurretiaz izapide jakin batzuk egin beharko dira, eta aginte eskudunaren aurrean eskatu. Izapideak desberdinak dira eraikina dagoen lekuaren arabera, besteak beste, gune historiko batean badago, edo zona babestu batean… Higiezinaren adina ere kontuan hartu behar da. Ondoren. Udal baimena eskatu.

Esaterako, egitura birgaitu behar bada, obra baimena eman aurreko proiektu teknikoa egin behar da.

Prozesu horietako batzuk nahiko konplexuak izan daitezke. Horregatik, Insignian zure zalantzak argitu, aholkularitza eman eta entregatu beharreko dokumentazioaren inguruan lagunduko dizuten profesionalen lantaldea daukagu.

Izan ere, soilik birgaitutako eraikin edo higiezinaz gozatzeaz arduratzea nahi dugu. Izapidetze guztiaz geu arduratu ahal gara.

Scroll to Top