FATXADEN KONPONKETA

FATXADAK KONPONTZEAN ESPERIENTZIA BIZKAIAN

Insignian esperientzia luzea daukagu Bizkaian fatxadak konpontzen, eta arazo ugari izan dituzten makina bat proiektu egin ditugu. Edozein materialekin egiten dugu lan, prestazioak hobetzea lortzen dugu, fatxada osoa konpontzeko obrak direnean zein erabat birgaitzea beharrezkoa ez den akats txikiak baino ez direnean.

Insignian erabiltzen ditugun produktuek eta esperientzia handiko profesionalen lantalde bikainak fatxada batek izan ditzakeen patologien multzo osoa konpontzea bermatzen dute.

Fatxadetako kalteak

Horrelako gorabeherak konpontzeko gaitasuna daukagu

Horrez gain, auzokideen erkidegoak egokitzat jotzen badu, instalatu ahal ditugu, besteak beste, isolamendu termikoko sistemak, iragazgaizte sistemak, fatxada aireztatuak, intsonorizazioa, SATE isolamendua… Betiere bezeroaren gustuko akabera ugarirekin. Fatxadak konpontzeko hainbat lan egin ditugu Bilbon eta Bizkaiko zenbait udalerritan.

Horrez gain, fatxadak konpontzen eta birgaitzen espezialistak gara motrailua, monogeruza, lauza txikia, ageriko adreiluak, marmoleria, pintura termoplastikoa eta bestelakoak erabiliz.
Makina bat teknologia eta kalitate handiko produktuei esker birgaitze lanen sektorean erreferentziazko enpresetako bat gara Bizkaian.

Zure fatxadan badago kalterik, eraikineko atal askaturik edo narriadura-arazorik?

Fatxada txarrera egiten hasten denean, beti ez da erraza arazoaren benetako irismena eta irtenbide egokia zein diren jakitea. Hori dela eta, jarduketa egiten hasi baino lehen, funtsezkoa da azterketa tekniko zorrotza egitea, irizpideen arabera eta segurtasunez jarduteko. Insignian, plangintzapean, esperientziaz eta material erkatuen bidez konpontzen ditugu Bizkaiko fatxadak, eta, beti-beti, proiektu teknikoarekin bat datozen eta ondo zehaztuta dauden irtenbide iraunkorrak betearazten ditugu.

FATXADEN KONPONKETARI BURUZKO GALDE-ERANTZUNAK

Insigniaren erantzuna

Beti ez da agerikoa. Eraikineko atal askatuak, pitzadurak, hezetasunak edo materialaren galerak unean uneko arazoaren edo patologia sakonagoaren erakusgarri izan daitezke, besteak beste. Hori dela eta, lehenengo eta behin, ebaluazio teknikoa egin behar da, kaltearen benetako irismena zein den jakiteko eta jarduketa egokia zein den zehazteko, gehiegizko garrantzia eman gabe eta labur geratu gabe.

Bai. Fatxadak arkitektoak idatzitako proiektupean konpondu behar dira beti, bertan irtenbide teknikoa, materialak eta eraikuntza-sistema zein diren zehazten delako. Horrela, segurtasuna zein iraunkortasuna bermatzen dira, arauak betetzen dira eta behar bezala betearazten da obra.

Kalte-motaren, kaltetutako gainazalaren eta proiektuan zehaztutako konponketa-sistemaren arabera iraungo du. Balorazio teknikoaren ostean, obraren plangintza egiten dugu, epe errealistak zehaztu eta bete egiten ditugu eta une oro ematen dugu fase bakoitzaren berri, erkidegoan bertan ziurgabetasunik sortu ez dadin.

Bai. Fatxaden konponketaren helburu nagusietako bat pertsonentzako eta eraikinarentzako arriskuak desagerraraztea da. Narriatutako elementuen gaineko jarduketa jartzen dugu abian, estaldurak segurtatzen ditugu eta seguru zein egonkor uzten dugu fatxada, jarduketa horiek urte asko irauteko daudelako diseinatuta.

Behar bezala diagnostikatutako eta proiektupean nahiz material egokien bidez betearazitako konponketak irtenbide iraunkor eta fidagarria eskaintzen du. Horrez gain, Insignian, prozesua dokumentatzen dugu oso-osorik, eta obraren osteko laguntza ematen dugu, lanak amaitutakoan ere erkidegoa lasai egon dadin.

rehabilitacion fachada Iglesia Santa Ana en Durango

Contacta con Insignia

insignia@obrasinsignia.com

Scroll to Top