BIZKAIKO TEILATUEN KONPONKETA ETA MANTENTZE-LANAK

TEILATUAK ETA ESTALKIAK KONPONTZEA BIZKAIAN

Bilbon eta Bizkaian teilatuak konpondu edo birgaitzea ezinbesteko mantentze lana da edozein eraikinetan. Etengabe eguraldiaren elementuen eraginpean daude, besteak beste, euria, izotza, elurra, txingorra, haizea edota eguzkiaren izpiak pairatuz, eta horrek denak higadura handia eragiten die teilatuei. Urteek aurrera egin ahala, materialak ordeztu edo zenbait konponketa egin behar dira teilatuek bete behar dituzten funtzioak mantentzeko.

Teilatuak konpontzeko enpresetatik aldizka mantentze planak egitea gomendatzen dugu, arazo handiagoak saihesten laguntzeko. Hasieran teilatuan konponketa txiki bat egitea izan daitekeenak egiturako kalte larriagoak eragin ditzake, edo birgaitze obra handi bat, ez bada garaiz lantzen.

reparacion tejados bilbao

KONPONKETA OHIKOENAK

Teilatuak konpontzeko eta mantentzeko irtenbideak

Honako hauek dira denboraren poderioz eta mantentze lanik egiten ez bada teilatuek eta estalkiek pairatzen dituzten arazo ohikoenak:

  • Hezetasunak.
  • Ura sartzea.
  • Itoginak agertzea.
  • Kondentsazioaren ondorioak.
  • Buxadurak teilatu hodietan.
  • Pitzadurak tximinietan.
  • Erosotasun termikoa galtzea.
  • Pitzadurak hormatxo eta petoetan

Zorionez, gaur egun merkatuan irtenbide ugari daude teilatu eta estalkiak konpontzeko. Eraikuntza teknika berriak agertzeari esker, esaterako alderantzizko estalkiak edo material sintetiko berriak, konponketa iraunkorrak, eraginkorrak eta kostu ekonomiko egokian eskaini ahal ditugu.

Bestalde, teilatu bat konpontzean iraunkortasuna, isolamendua eta iragazgaiztasuna emango duten teilak erabili behar ditugu. Zeramikazko teilak dira gehien erabiltzen direnak, teila horren diseinua, iraunkortasuna, ezaugarriak direla medio eta isolamendu termiko eta akustiko ona duelako. Beste batzuk ere nabarmentzen dira, esaterako teila hidraulikoa, teila asfaltikoa edo teila plastikoak.

Horrez gain, estalkia birgaitu edo teilatua konponduko badugu,  Insignia Rehabilitación y Arquitectura enpresatik teilatuak konpontzeko lanak aprobetxatzea aholkatzen dugu, bide batez gure eraikina termikoki eta akustikoki isolatzea lortzeko, eraikinaren azken solairuan bizigarritasun arazoak saiheste aldera.

acumulacion-agua-en-pesebre-tejado-mantenimiento-getxo-bilbao-bizkaia

Itokinak dituzten teilatuen konponketa

Insignian, adituak gara itokinak, hezetasunak eta ur-iragazketak dituzten teilatu eta estalkien konponketan. Gure teknikari adituen taldeak badaki nola tratatu behar diren kondentsazioagatiko hezetasunak, kapilaritateagatiko hezetasunak eta ur-iragazketengatiko hezetasunak, desagerrarazi daitezen eta berriro agertu ez daitezen. Insignia Rehabilitación y Arquitectura enpresan, iragazketak eta hezetasunak ekiditen laguntzen dizugu. Teilatuak konpontzen dituen enpresaren baten bila zabiltza Bizkaian?

Bizkaiko teilatu eta estalkien mantentze-lanak

Bizkaiko teilatuak mantentzea funtsezkoa da, eraikina ondo dagoela bermatzeko eta itokinik eta iragazketarik ez egoteko. Oso garrantzitsua da konponketak egitea eta materialak ordezkatzea, arazorik sortu ez dadin. Teilatuak mantentzen ditugun enpresok zainketa horiek aldian-aldian egitea gomendatzen dugu, ustekabeko handiagoak prebenitzeko.

Teilatua behar bezala mantentzeko, garrantzitsua da estalkiak eta egitura osatzen duten elementu guztiak mantentzea:

  • Teilatu-hodien eta teilatu-asken garbiketa eta mantentze-lanak

  • Paramentu bertikaletako edo hormetako elkargunea

  • Limatxokonak eta bizkar-limak

  • Kapota edo hormatxo perimetralak

  • Estaldura

  • Isurbideak edo hustubideak

  • Tximiniak

  • Estalkiko leihoak

  • Antenako finkapenak eta estalkiko instalazioak

Zure teilatua ikuskatu behar da edo unean uneko konponketarik behar du?

Teilatuak mantentzea eta konpontzea funtsezkoa da, eraikinean bertan iragazketak, itokinak eta kalte handiagoak saihesteko. Garaiz jardunez gero, arazo txikiak konpondu daitezke, jarduketa konplexuagoak eta garestiagoak sortu baino lehen. Insignian, mantentzeko eta konpontzeko lanak egiten ditugu irizpide teknikoen arabera, eta teilatuko elementu guztiak ikuskatzen ditugu, behar bezala daudela ziurtatzeko eta haien bizitza teknikoa luzatzeko.

TEILATUEN KONPONKETARI ETA MANTENTZE-LANEI BURUZKO GALDE-ERANTZUNAK

Insigniaren erantzuna

Bizkaian, sarritan euria egiten duenez eta hezetasun handia dagoenez, gomendagarria da teilatua gutxienez urtean behin ikuskatzea. Horrez gain, komenigarria da eurite handien edo haize gogorren ostean ikuskatzea, teilak lekualdatu ahal izan direlako edo buxadurak edo unean uneko kalteak daudelako.

Aldian-aldian mantenduz gero, garaiz antzematen da teilak apurtuta edo lekualdatuta dauden, teilatu-hodiak buxatuta dauden, limatxokonak narriatuta dauden edo elkarguneak txarto zigilatuta dauden. Prebentzioz jardutean, itokinak, iragazketak, barruko hezetasunak eta konponketa konplexuagoak ekiditen dira epe ertainari begira.

Askotan, badago unean uneko konponketarik egiterik, betiere, teilatuaren egoera orokorra behar den modukoa bada. Ikuskapen teknikoa egin ondoren, erabaki egiten da jarduketa kokatua egitea nahikoa den edo jarduketa zabalagoa egitea komeni den, epe luzera arazorik egongo ez dela bermatzeko.

Oro har, ez. Konponketak eta mantentze-lanak plangintza ona duten jarduketa kokatuak izaten dira, eta, betearazten direnean, eragozpenak murriztea eta eraikinaren zein bertako bizilagunen segurtasuna bermatzea da helburu nagusia.

Iragazketak edo kalteak sorrarazi ditzaketen elementu guztiak ikuskatzen dira: teilak, teilatu-hodiak, teilatu-askak, limatxokonak, parametro bertikaletako elkarguneak, tximiniak, hustubideak, antenetako finkapenak eta teilatuko beste gune bereizgarri batzuk.

mantenimiento-de-tejados-cubiertas-en-getxo-bilbao-bizkaia

Contacta con Insignia

insignia@obrasinsignia.com

Scroll to Top